Hernaniren kontra jokatutako partida (Urrutxua Argazkiak)
Bizkaia Gernikak ez zuen zorterik izan denboraldiko lehen derbian. Hain zuzen, 33-22 galdu zuten basurdeek, Hernaniren kontra. Lau entsegu eginda, erasoko bonus puntua eskuratu zuen Bizkaia Gernikak. Zazpi puntugaz, sailkapen orokorreko bederatzigarren postuan mantentzen dira bertokoak, baina atzetik doazenak joan den asteburuan baino hurbilago daude. Hain zuzen, bi puntura dago Ciencias Cajasol (Sevilla; Espainia) azken sailkatua.
Gernikarrek ondo ekin zioten partidari, baina minutuek aurrera egin ahala behera egin zuten. Hain zuzen, 3-5 aurreratu ziren joko ona eginez, baina lehen zatiaren bigarren erdian henaniarrek kolpe gogorra eman zuten. Bertoko jokalariak presionatuz, baloi asko lapurtu zituzten, 30-10 jarriz.
Bigarren zatian, basurdeen jokoa hobetu egin zen. Hala, Iñigo Olaetak bi entsegu egin zituen, gernikarrek erasoko bonus puntua eskuratuz.