Brontzea lortu dute Euskal Kopan Gernika Bizkaia saskibaloi taldekoek
Emakumezkoen Euskal Kopa lehiatu du asteburuan Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak. Lehen Mailako Gipuzkoa UPV taldearen aurka jokatutako finalaurrekoa galdu zuten gernikarrak zapatuan. Hala ere, domekan, UPV/EHU Araba Araskiren aurkako partidan 64-49 nagusitu ziren Gernika-Lumoko neskak. Hala, brontzearekin bueltatu ziren etxera.
Mario Lopezen neskek ezustekoa eman zuten zapatuko finalaurreko lehenengo 20 minutuetan. Puntu bateko aldearekin joan ziren atsedenera gernikarrak. Bigarren zatian, baina, Gipuzkoa UPV-ko neskek agintea hartu zuten, garaipena lortuta (74 a 66). Domekan, bestalde, Euskal Kopako hirugarren postuagatik lehiatu zuen Gernika Bizkaiak. Defentsan ondo kokatuta, UPV/EHU Araba Araskiren aurkako partida irabazteko gai izan ziren.