Aurrekoetan egin moduan, aurten ere Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Busturian. 60 urtetik gorako herritarrak biltzen dira urtero elkarrekin bazkaltzeko, eta atzo elkartu ziren horretarako. Hain zuzen ere, 30 lagun batu ziren Tenis jatetxean. Bazkaldu ostean, dantzarako tartea ere izan zuten bertaratutakoek.