Parte hartzearekin “pozik” agertu dira Haitz Nagusije auzo elkarteko kideak, “goraka” doalako. Zapatuan egin zuten azken merkatu txikia eta 28 salmahai izan ziren horretan. Hainbat izan ziren bertan aurkitu ahal izan ziren bigarren eskuko produktuak: jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, apaingarriak… hala ere, gero eta gehiago dira eskuz egindako produktuak saltzera hurbiltzen diren herritarrek ere, erakusleiho “ona” baita eta antolatzaileek adierazi legez, “gu denetara zabalik gaude”.
Hurrengo merkatu txikiaren data oraindik ez dute zehaztu, momentuz ez dakite azaroan edo abenduan egingo duten.