Abelburuak aurtengo azokan
Igaro da urtero legez, Urriko lehen asteleheneko azoka Gernika-Lumon, eta, beste behin ere, abeltzain zein abelburuek maila handia erakutsi dute Pirenaika arrazako lehiaketan. Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat sailetan nagusitu da Jon Koldo Bikandi iurretarra; dena den, Gregorio Iraola nafartarraren abelburuak ere sasoiko daudela erakutsi dute. Aurreko urteetan ere iurretarrak irabazi izan ditu sari gehienak. Iaz, esaterako, behirik, arrik eta ganadutegirik onena bereak zirela ebatzi zuen epaimahaiak. Hazizko produkturik onena, bestetik, Rufino Jaiorena izan zen 2012ko lehiaketan.
Atzo hainbat izan ziren azokara joan ziren bisitariak, baina, batez ere, gaur batu da jendetza Gernika-Lumoko Santa Ana aparkalekuan, Pirenaika arrazako 28. lehiaketaz gozatzeko. Javier Iñiguez eta Fermin Barazabal nafarrak izan dira aurtengo epaileak, eta, besteak beste, abelburuen ezaugarri morfologikoak hartu dituzte kontuan. Hala, beste behin ere, Jon Koldo Bikandik irabazi du ganadutegirik onenaren saria, «prestaketagatik, animali luze eta pisutsua delako, arraza-ezaugarriengatik eta egindako ibilbide eta lanagatik». Gregorio Iraolak, aldiz, behi txapeldunaren saria jaso du, «abelburu luzea eta hezurdura finekoa, eta oso pelbis zabala» duen behiagaz. Eme onena eta hazi-jartzearen eme txapelduna, berriz, Dolaetxe elkarte gipuzkoarrarena direla ebatzi du epaimahaiak, eta ar txapelduna, ostera, Leire Amundarainena. Zezen txapelduntzat, bestalde, Maria Isabel Ibarrolarena hautatu du epaimahaiak, «muskulu-masa handia, bizkar lodia eta atzearen kalitatea» dituela eta «bere arraza- ezaugarri bikainak» nabarmenduta.
Aurreko urteetan iurretarrak irabazi izan ditu sari gehienak. Iaz, esaterako, behirik, arrik eta ganadutegirik onena bereak zirela ebatzi zuen epaimahaiak, eta, horrez gain, 30 hiletik gorako idiskoetan, 8 urtetik gorako eme umatuetan, 5 eta 8 urte arteko behi umatuetan eta 3 eta 5 urteko behi umatuetan ere, nagusitu ziren iurretarraren abelburuak.
Aurten, baina, Bikandiren abelburuekin batera, Iraolarenak ere ondo baino hobeto baloratu dituzte; izan ere, behi txapeldunagaz gain, 2 eta 3 urte arteko urruxetan eta 5 eta 8 urte arteko behi umatuetan gailendu dira haren abelburuak. Gainera, bigarren sari bi ere jaso ditu Arraitzekoak. Hortaz, bost sari jaso dituzte aurten bere abelburuek.
Guztira, 122 abelburu batu ditu aurtengo edizioak, iaz baino 5 gehiago. Ganadutegiak, ostera, bi gutxiago dira aurten. Hamalau izan dira Bizkaikoak, sei Nafarroakoak eta bost Gipuzkoakoak.
Bestalde, euskal produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ere eman du azokak. Santa Anan jarritako 30 saltokietan, sagardoa, txakolina, gazta, euskal pastela… erosteko aukera egon da atzo eta gaur.
Maila handiko pertsonak
Azokaren XXVIII. edizio horretan, gainera, aurten zendutako Kepa Uriarte kazetaria eta urteetan Gernika-Lumoko azokan parte hartu duen Juan Luis Agirre abeltzaina izandakoa eduki dituzte gogoan. Izan ere, «Pirenaika arraza munduan eta Urriko Lehen Azokako lehiaketan bertan laguntzen eta animatzen egon diren maila handiko pertsona bi» izan direla azaldu dute antolatzaileek.
Sailkapena:
8 eta 12 hile arteko urruxak
1. Maria Isabel Laurnaga (Arraioz)
2. Leire Amundarain (Orozko)
3. Prudencio Urkia (Idiazabal)
12 eta 18 hile arteko urruxak
1. Maria Isabel Laurnaga (Arraioz)
2. Edorta Martinez (Trapagaran)
3. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
18 eta 24 hile arteko urruxak
1. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
2. Prudencio Urkia (Idiazabal)
3. Maria Isabel Laurnaga (Arraioz)
2 eta 3 urte arteko urruxak
1. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
2. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
3. Ion Peio Franziskoenea (Beruete)
3 – 5 urte arteko behi umatuak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Maria Isabel Agirre (Arizkun)
5 -8 urte arteko behi umatuak
1. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
8 urtetik gorako eme umatuak
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
3. Dolaetxe elkartea (Oñati)
14 eta 30 hile arteko idiskoak
1. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)
30 hiletik gorako idiskoak
1. Mª Isabel Ibarrola (Azoz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Ion Peio Franziskoenea (Beruete)
Eme txapelduna
1. Dolaetxe elkartea (Oñati)
Ar txapelduna
1. Leire Amundarain (Orozko)
Hazi jartzearen eme onena
1. Dolaetxe elkartea (Oñati)
Behi txapelduna
1. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)
Zezen txapelduna
1. Mª Isabel Ibarrola (Azoz)
Ganadutegi onena
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
-
-
Eme txapelduna, Gregorio Iraolarena
-
-
Eme txapelduna, Gregorio Iraolarena
-
-
Ar txapelduna
-
-
Eme txapelduna
-
-
Eme txapelduna
-
-
Ganadutegiak