Bermeon ere, 'Good Job' programa aurkeztuko dute

1294455_4925475149507_1898651350_o

Atzoko aurkezpena Gernika-Lumon

Gazte langabetuei lana bilatzeko prozesuan laguntzeko programa de Good Job. Gernika-Lumoko eta Bermeoko Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak abiarazi dute proiektua. Busturialdeko Gaztedi programaren baitan, eskualdeko 20 gazte langabeturi lagunduko die Good Job proiektuak, lau hilabetetan zehar. Hasieran aurreikusita ez bazegoen ere, Bermeon ere poiektuaren aurkezpena egingo dute urriaren 8an, martitzenean, 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean. Gernika-Lumon atzo egin zuten Good Job programaren aurkezpena Astra eraikinean.