Abenburu bat iazko azokan
28. edizioa izango da aurtengoa, eta, betiko legez, kalitate labela duen haragi pirenaikoaren dastaketa izango dela aurreratu du udalak, eta baita gazta, sagardoa, txakolina… ekoizten dutenen saltokiak ere. Aurreko urteetako egiturari jarraituz, astelehenean ez ezik, domekan ere izango da azoka Santa Ana aparkalekuan. Gaurko aurkezpenean Merkataritza eta Azoketako zinegotzi Iñaki Gorroñok eta Lorrako nekazari eta abeltzainen koodinatzaile Koldo Bilbaok parte hartuko dute.