Hegazti gabeko mundu bat irudikatzen duzu? lelopean ospatzen da aurton Hegaztien Mundu Mailako eguna. Inguruari “bizitza eta kolorea” ematen diote hegaztiek eta “naturaren ingurumen egoeraren bioindikatzaileak dira”. Egun horren harira bai Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan zein Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren antolatu dituzten jardueren bitartez, inguru hurbilean aurki ditzakegun espeziek ezagutzeko aukera eman nahi dute.
Busturiko Madariaga Dorretxean asteburu osorako egitaraua prestatu dute:
Zapatuan:
- 10:00-14:00: Zetazeoak 10etan. Irteera gidatua itsasontziz zetazeoak eta uretako hegaztiak behatzeko.
- 10: 30-13:30 : Gure kostaldeko hegaztiak hitzaldia eta irteera gidatua Matxitxako lurmuturrera kostaldeko hegaztiak behatzeko. Prezioa: 3 euro.
- 11:30-12:30: Urdaibaiko hegazti migratzaileak, bisita gidatua zentroko erakusketatik. Doan.
- 16:30-18:30: Habi-kutxak egiteko familia tailerra. 8 urtetik gorako umeei zuzenduta, txikiagoak nagusi batekin. Prezioa: 1 euro.
- 17:30-18:30: Dokumentala, gazteleraz. Doan.
Domekan:
- 11:00-14:00: Urdaibaiko paduretatik ibilbide gidatua. Prezioa: 3 euro.
- 16:00-17:00: Uretako hegaztiak behatzeko irteera itsasontziz itsasadarretik. Prezio murriztua 10 euro (12 urtetik beherakoentzat), prezio arrunta: 15 euro.
- 16:30-18:30: Hegazti-jantokiak egiteko familia tailerra. 8 urtetik gorako umeei zuzenduta, txikiagoak nagusi batekin. Prezioa: 1 euro.
- 17:30-18:30: Dokumentala, gazteleraz. Doan.
Asteburura begira Busturiko zentroan antolatu dituzten jardueretan parte hartu gura duten horiek, aurretiaz izena eman beharko dute 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta edota
info@torremadriaga.org helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek, bestalde, doaneko bisita gidatuak eta autogidatuak eskainiko ditu domekan.
- Bisita gidatuak: ordu eta erdiko bisitak izango dira. Bi txanda egongo dira; 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Talde bakoitzean, gehienez, 20 lagun egon daitezke eta aurretiaz erreserba egitea gomendatzen dute.
- Bisita autogidatuak: 10:00etatik aurrera hasiko dira eta ez da aurretiazko erreserbarik egin beharko. Autogiden bitartez egiten dira bisita horiek. Alde batetik, zentroa erakutsiko da, hau da, Afrikarantz bidaiatzen doazen eta Gautegiz Arteagako paduran pausagunea hartzen duten hegaztiak behatuko dira; eta bestetik, bisitariek eraztunketa zientifikoko egun batean murgiltzeko aukera izango dute.