‘Montorre’ arranoak egindako ibilbidea
Bidean aurkitu ahal izan dituzten oztopo guztiak gaindituta, Eskoziatik Urdaibaira ekarri zituzten arrano arrantzaleek egin dute dagoeneko Europatik Afrikarainoko hegaldia. Hortaz, bost harrapariak neguko hemugara noiz iritsiko zain da orain Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center. “Hemendik aurrera adi-adi egongo gara haien negutze-guneetara heldu arte gainditu beharko dituzten erronkei begira: basamortu handiak, mendizerra garaiak…”. Izan ere, oraindik izango dute zailtasunik
Montorre,
Urretxindorra,
Artia,
Brinzal eta
Urdaibai arranoek.
Urdaibain harrapari honen ugalketa gunea sortzeko planaren baitan, aurten askatutako bost hegaztiei satelite bidezko jarraipenerako gailuak jarri dizkie Gautegiz Arteagako zentroak, “behin askatuta, egiten dituzten mugimenduak ezagutu ahal izateko”. Jarraipen horri esker jakin ahal izan du arranoak penintsularen hegoaldeko kostara helduak zirela; hori dela eta, “aste honetan zehar arreta handia” jarri du, “baldintza meteorologikoak faboragarriak izan bezain laster kontinenteen arteko jauzia gertatzear” zegoelako.
Bidaia ikusteko
Urdaibai Bird Centerrek esan duenez, “oztopoz beteriko bidaia gogor honetan, bakoitza bere garaian eta bide guztiz ezberdinak hartuz, Alborango itsasoaren, Gibraltarreko itsasartearen eta Kadizko Golkoaren arrisku eta haize bolada bortitzak gainditu behar izan dituzte, baina, arrakasta handiz, afrikar lurraldearen mugagabetasunetik aldentzen zituen itsasoa zeharkatzea lortu dute”.
Gautegiz Arteagako zentroko kideek bakarrik ez, edonork jarrai dezake arrano horien bidaia. Horretarako,
www.birdcenter.org webgunera sartu, eta
Jarraipen teknologikoak atala klikatu beharko da, eta, atal horren barruan,
Arrano arrantzaleak atala.
Behin barruan, bost arranoetako bakoitzaren gainean klika daiteke, euretako bakoitzaren ibilbidea zehatza eta kokapena ezagutu ahal izateko, baita harrapari bakotzaren informazio zehatza ere. “Zuzenean lurralde afrikarretik, gure arrano gazteen gorabeherak ezagutu ahal izango dituzu”, diote.
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Argazkia: Urdaibai Bird Center
-
-
Arrano arrantzale bat, Urdaibain. Argazkia: Urdaibai Bird Center