!['Gernika 1913' laneko aktoreak](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/10/150988_426995047411678_1105170123_n-300x261.jpg)
‘Gernika 1913’ laneko aktoreak
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak diziplina anitzeko hamazazpi ikuskizun eskainiko ditu Lizeo Antzokian urtea amaitu orduko. Jakinarazi duenez, gainera, “krisiari aurre egin, eta prezioak bere horretan izango dira, hots, herrikoiak, nahiz eta BEZk gora egin”. Antzerki profesionala, amateurra, haur-antzerkia, musika, dantza, zine kluba… askotarikoa izango da eskaintza.
Esaterako, Jose Angel Etxaniz
Txato historialari gernikarraren testu batean oinarritutako
Guernica 1913 estrenatuko du Banarte konpainiak urriaren 19an. “Testu horren arabera, Esperanza y Unceta, Astra, lantegian greba egin zuten 1913. urtean. Bi munduk egin zuten topo garai hartan, hau da, Urdaibaiko industrializazioaren hasieran”.
Bestetik, abenduaren 28an dantza, musika, kantua eta herri kirolak batzen dituen
Herritmoa ikuskizuna taularatuko dute Oreka TX-ek, Kalakan hirukoteak eta Kukai dantza konpainiak. “Zalantzarik gabe, ezusterik handiena emango duen euskal produkzioa izango da datorren denboraldian”, Kultur Etxearen arabera.
Udazkenak, baina, askoz gehiago ere badakar Gernika-Lumora, “jardunaldiak, erakusketak, ekitaldiak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa, Pura Caspa film laburren XVII. erakustaldia, Munduko Paisaien inguruko zikloa (liburutegian Bolibia izango da)…”. Jarduera horiek guztiek ikuslean behar dituztela dio kultur etxeak: “Zu behar zaitugu ikusle, ekitaldi hauek guztiek zentzua eta oihartzuna izan dezaten”.