Erakusketan dauden zenbait marrazki
Naturarekiko esperientzia zuzenetik eta bitartekorik gabe egindako marrazkien bilduma ikusgai ipini dute Busturiko Madariaga Dorretxean. Barakaldoko Raul Dominguez artistak egindako marrazkiak dira Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren aldi baterako erakusketa barrian ikus daitezkeenak. Bisitariek «marrazkien materialtasuna hurbiletik sentitzea» nahi du artistak, horregatik, lanok markorik gabe eta zuzenean horman jarrita daude. Modu horretan, artistaren ustez, «marrazkiaren esperientzia barnerakoiena bilatzen da, sentsazioz betetako marazkiak baitira». Erakusketan dauden lan guztiak paperean eginda daude, eta orokorrean, ikatz-ziriz egindakoak dira. Dominguezen marrazkiak abenduaren 29ra arte ikusgai izango dira eta don bisita daiteke erakusketa.