Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
Aurten ere jarri du udalak martxan ikasleei udalerriko leku esanguratsuenak ezagutzera emateko bisita gidatuak. Ondare historikoa ezagutaraztea dauka helburu programak, “betiere, ikuspegi ludiko batetik”, Begoña Landa Turismo zinegotziak adierazi duenez. Herriko ikastetxeetako neska-mutilek jokoen eta jolasen bidez ezagutu ahalko dute Gernika-Lumoko historia.
Ibilbide bat eratu dute, eta berorren bidez, historiako hainbat arlo irakatsiko diete ikasleei, esaterako, Gernika- Lumoren sorrera, foruen esangura, bonbardaketa eta gertaerak zer eragin izan zuen munduan eta Pablo Picasso artistarengan… “Horretarako, herriko lau gune esanguratsuenak bisitatuko dituzte: Foru plaza, Jai-Alai frontoia, Picassoren
Gernikaren hormairudia eta Batzar Etxea. Hain zuzen, Batzar Nagusiak deituz hantxe amaituko dute bisita.
Ekimena martxan dago dagoeneko. Adibidez, Allende Salazar ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 150 ikasle oraintsu hasi dira sei ibilbideko paketea egiten.