Espainiako armada Busturialdean, gaur
Irailaren erdialdera bezala,maniobretan ari da Espainiako armada Busturialdean. Hain zuzen, Muxikan eta Gernika-Lumo inguruetan ikusi dituzte militarrak. Zugastietan egon dira goizean, Urrutxurako eta Montecalvorako bidean. Gernika-Lumon, Barrutiarako errotondan ikusi dituzte.
Irailaren 16an Ajangizen zeudela ohartarazi zuten herri horretako bizilagunek; orduko hartan, Mendieta auzoan. Hango bizilagunek zehaztu zutenez, oinez iritsi ziren auzo horretara, eta kamioi batean eta kotxe batean joan ziren ondoren.
-
-
Militarrak, gaur
-
-
Militarrak, gaur
-
-
Militarrak, Ajangizen