Erakusmahaietako bat merkatu txikian
Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak merkatu txikia antolatu du zapaturako. Aurrekoetan egin modura, Goiko Plazan (Sabino Arana enparantzan) bilduko dira, 10:30etik 14:30eara. Merkatu txikian erakusmahai bat ipini gura duten horiek, baina, aurretiaz izena eman beharko dute Gizarte eta Kultura Etxean. Jakinarazi dutenez, barikua izango da izena emateko azken eguna.
Jostailuak, arropak, jokoak, liburuak, diskoak…bakoitza gura duenarekin hurbil daiteke Goiko Plazara eta posible izango dute, gainera, aldatzea, trukatzea, saltzea… jarduera horien bitartez, Haitz Nagusije auzo elkartearen asmoa “Alde Zaharrari bizitasuna ematea” da.