Barikuan, minbiziaren kontrako elikadura izango dute berbagai Gernika-Lumon. Lurgozok antolatuta, Odile Fernandez medikuak
Minbiziaren kontrako errezetak liburua aurkeztuko du. Fernandezek bularreko minbizia izan zuen 2010ean, baina gaixotasunari aurre egitea lortu zuen elikadura egoki bat eramanez. Haren esperientzian oinarrituta, minbiziari kontra egiten dioten elikagaiak aztertu zituen liburua idazteko. Astran emango du hitzaldia, 19:00etatik aurrera.
Hitzaldiaren bitartez, elikadurak minbiziari aurre egiteko duen garrantzia ezagutarazi gura du Fernandezek. Izan ere, elikadurak minbizia saihesteko eta osatzeko gaitasuna daukala deritzo.
Besteak beste, minbiziari buruzko informazioa, minbiziari aurre egiten dioten elikagaiei buruzko datuak, janaria prestatzeko zenbait errezeta eta bizimodu osasuntsu bat eramateko gakoak batu ditu medikuak liburuan. Astran liburua erosteko aukera izango dute interesatuek.