Antzerkia, zeramika, pintura, dantzak…guzti guztietarako eta adin tarte ezberdinei zuzendutako ikastaroak izango dira aurten ere Gizarte eta Kultura Etxean. Hala, Kultura Sailak antolatuta, antzerki eta zeramika ikastaroak izango dira. Biak 18 urtetik gorakoei zuzendutakoak dira eta interesa dutenek Kultura Sailean eman beharko dute izena (Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuan).
- Antzerki tailerra: urriaren 3tik 2014ko ekainaren 4ra bitartean izango da, eguenetan 19:00etatik 21:00etara. Hiruhileko 50 euro ordainduko dira.
- Zeramika ikastaroa: Urriaren 4tik abendura arte, barikuetan batuko dira 18:00etatik 20:00etara. Hiruhileko 40 euro ordainduko dira.
Bestalde, Barrueta Arte elkarteak pintura ikastaroak eskainiko ditu Gizarte eta Kultura Etxean bertan. Horiek hiru ikastaro emango dituzte eta plaza kopurua bete arte eman daiteke izena Kultur Etxean bertan:
- 18 urtetik gorakoentzat: Urritik ekainera bitarteko eguaztenetan izango dira klaseak. Ordutegiak aukeran izango dira: 11:30-13:30/17:00-19:00/19:00-21:00. Hileko 20 euro ordaindu beharko dituzte.
- 7 urtetik 12ra: urritik maiatzera bitarteko maritzenetan eta eguaztenetan izango dira klaseak, 18:00etatik 19:30eara eta hileko 20 euro ordaindu beharko dira.
- 5 urtetik 7ra: urritik maiatzera bitarteko barikuetan bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara 15 euro ordainduta.
Alkartasuna Dantza Taldeak, barriz, euskal dantzak ikasteko aukera emango die berriro herritarrei. Hala. umeentzako zein nagusientzako ikastaroak antolatu dituzte.
- Umeentzako: Hil honetan hasi eta maiatzerarte izango da ikastaroa, astegunetan 17:00etatik 9:30eara. Izena emateko Dantza taldearekin ipini beharko da harremaneta.
- Nagusientzako: Lau hilabeteko ikastaroa izango da azaroaren 8an hasita. Bi txanda egongo dira eta bakoitzean, gehienez, 40 lagunek parte hartu ahalko dute. Ikastaroak barikuan izango dira; lehenengo txanda 19:00etatik 20:15era, eta bigarrena, 20:15eatik 21:30eara. 60 euro balio du ikastaroak eta Gizarte eta Kultura Etxean eman beharko da izena. Jakinarazi dutenez, ikasle berriek eta denbora gutxien daramatzaten ikasleek izango dute lehentasuna.
Saloi dantzak ikasteko aukera ere egongo da aurten, Xixili Gimnastika taldearen eskutik. Hil honetan hasi eta ekainera arte luzatuko dira ikastaroak. Gura duenak Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuan eman beharko du izena. Hiru mota daude:
- 6 urtetik gorako umeentzako: klaseak eguenetan izango dira 18:30eatik 19:30eara. Hileko 20 euro ordaindu beharko dira.
- Nagusientzako hastapen ikastaroa (15 urtetik gora): Eguenetan batuko dira 19:30eatik 20:30era. Prezioa 30 eurokoa da hileko.
- Line dance (15 urtetik gora): Urtarriletik ekainera bitartean izango da, eguenetan 20:30eatik 21:30era. Prezioa 30 eurokoa da hileko.