Udal ikastaroen eskaintza zabala izango dute foruarrek eta eatarrek
Aurreko urteetan egin moduan, Foruko Kultur Etxeak eta Eako Udalak hainbat ikastaro antolatu dituzte 2013-2014 ikasturterako. Beste behin ere, umeek zein nagusiek eskaintza zabala izango dute aukeran aipatu herri bi horietan. Batean zein bestean parte hartu gura dutenek dagoeneko zabalik dute izena emateko epea eta Foruaren kasuan, barikua dute horretarako azken eguna.
Eako ikastaroak urrian hasita
Eakoetan parte hartu nahi duenak, ostera, udaletxean eman beharko du izena astelehenetik barikura, 10:30etik 14:00etara. Herri horretako ikastaroak urrian hasiko dituzte; hala ere, euskal dantzen ikastaroko lehen eguna barikua izango da, eta orduan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ere Arene kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea berrireki du. Izan ere, abuztuan zabaldu zuen aurretiaz izena emateko epea, baina oraindik hainbat plaza libre geratzen dira. Hala, interesatuek www.bermeokoudala.org webgunean eskuratu ditzaketela eskaera orriak jakinarazi dute.
Gautegiz Arteagako ikastaro batzuk bertan behera
Gautegiz Arteagan, bestalde, izena emateko epea bukatuta, 2013-2014 ikasturtean zehar eskainiko dituzten ikastaroak zeintzuk izango diran jakitera eman dute. Hala, trikitixa, eskulan, lorezaintza eta bertsolaritza ikastaroak bertan behera utzi behar izan dituzte, izena ematea «eskasa» izan delako. Dena den, beste hainbat ikastaro gauzatuko dituztela jakinarazi dute; hala nola, ume eta gazteentzako dantza modernoa, umeentzako ingelesa, panderoa, abesbatza, pilates, nagusientzako mantentze gimnasia eta joskintza.
2013-2014 ikasturteko ikastaroak
Forua
Trikia. Astelehenetan eta martitzenetan 20:00etatik 21:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 25 euro, gainontzekoak 35 euro.
Perkusioa. Eguenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa hileko; erroldatuak 25 euro, gainontzekoak 35 euro.
Helduentzako jostea. Martitzenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 30 euro, gainontzekoak, 40 euro.
Yoga. Astelehenetan eta eguaztenetan 19:00etatik 20:30eara. Prezioa hileko; erroldatuak 33 euro, gainontzekoak 43 euro.
Pilates. Martitzenetan eta eguenetan 19:00etatik 20:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 22 euro, gainontzekoak, 32 euro.
Rugby hastapena umeentzako. Astelehenetan 17:15eatik 18:15eara. Prezioa hileko; erroldatuak 10 euro, gainontzekoak, 20 euro.
Gozogintza. Astelehenetan 18:30eatik 20:30eara (Foruko Muinogorri txokoan). Prezioa hileko; erroldatuak 30 euro, gainontzekoak, 40 euro.
Ea
Gimnasia. Eguazten eta barikuetan 9:30etik 10:30era (lehenengo eguna: urriak 2), eta martitzen eta eguenetan, 18:45etik 19:45era (lehenengo eguna: urriak 1). Eskolondon. Urte osoko kuota: 60euro erroldatuek eta 70 euro ez erroldatuek.
Aerobik. Astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era. Lehenengo eguna: urriak 2. Eskolondon. Urte osoko kuota: 60euro erroldatuek eta 70 euro ez erroldatuek.
Pilates. Martitzen eta eguenetan, 17:30etik 18:30era. Lehenengo eguna: urriak 1. Eskolondon. Urte osoko kuota: 60euro erroldatuek eta 70 euro ez erroldatuek.
Euskal dantzak. Txiki eta nagusientzat. Barikuetan, 18:30etik 19:30era. Lehenengo eguna: irailak 27. Eskolondon.
Urte osoko kuota: 40 euro. Izena ematea lehen saioan.
Gorputz adierazpena. Lau urtetik gorakoentzat. Astelehenetan, 17:30etik 18.30era, Haizeder eskolan. Lehenengo eguna: urriak 7. Urte osoko kuota:
40euro erroldatuek eta Haizeder eskolako umeek; gainontzekoek 50 euro.
Judo. Bost urtetik gorakoentzat. Martitzenetan, 17:30etik 19:00etara, Haizeder eskolan.
Lehenengo eguna: urriak 1. Urte osoko kuota: 40euro erroldatuek eta Haizeder eskolako umeek; gainontzekoek 50 euro.
Psikomotrizitatea. 3 eta 6 urte bitartekoentzat. Eguenetan, 15:45etik 17:15era, Haizeder eskolan. Lehenengo eguna: urriak 3. Urte osoko kuota:
40euro erroldatuek eta Haizeder eskolako umeek; gainontzekoek 50 euro.