Lurgozo kontsumo ekologikorako elkarteak antolatuta, bihar aurkezpen-dastaketa bat egingo dute Astran. Hain zuzen, 19:00etan hasiko da aurkezpena. Amaitutakoan, bestalde, zenbait produktu dastatzeko aukera izango dute bildutakoek.
Hizlariak Estibalitz Besa eta Haize Cuadrado izango dira. Besa, Candido Besa upategiko kidea da. Hala, mahatsa eta ardoa ziango ditu berbagai Gernika-Lumon. Cuadrado, aldiz, Aldaba Zahara Elkarteko kidea da. Ortuariak, esnekiak, okin produktuak eta gozogintza produktuak izango ditu berbagai Cuadradok.