Errekako jaiak
Umeentzako zein nagusientzako jarduerak antolatu dituzte Errekako jaiak ospatzeko. 11:00etan emango diote hasiera jai egunari eta gauerdira arte festa giroan izango dira. Egunean zehar mus, tute eta briska txapelketak jokatuko dituzte. Horietan parte hartu gura dutenek bihar arte eman dezakete izena Erreka erretegian eta bikoteko 6 euro ordaindu beharko dituzte. Besteren artean, jolasak, dantzaldiak, poteoa eta su artifizialak izango dituzte.
Honakoa da egitaraua:
- 11:00etan, alborada
- 11:30ean, eskalada
- 12:30ean, umeentzako jolasak
- 13:00etan, zuhaitz landaketak
- 13:30ean, poteoa Brass band taldearekin
- 15:00etan, bazkaria Erreka erretegian. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dituzte + 5 euro laguntzarako eta umeek, barriz, 5 euro.
- 17:00etan, karta eta petanka txapelketak
- 17:00etan, umeentzako dantzaldia
- 19:00etan, buruhandiak Brass Band taldearekin
- 20:30ean, erromeria
- 21:30ean, su artifiziallak
- 22:00etatik 23:30eara, erromeria