Haurrengan literatura zaletasuna piztu gura du ekimen horrek. Horren bitartez, liburuekiko maitasuna sustatzen saiatuko dira batetik, eta bestetik, ahozko literaturaren eta irudimenaren munduaren bidez, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotuko dituzte.
Kontuleku ekimena 3 eta 6 urte bitarteko umeei zunzeduta dago. Urriaren 23tik abenduaren 18ra izango da liburutegian, eguaztenero. Bi talde egingo dituzte; 17:00etatik 18:00etara 3 eta 4 urteko haurrak batuko dira eta 18:00etatik 19:00etara, barriz, 5 et 6 urtekoak. Talde bakoitzean zortzi umek parte hartu ahalko dute, guraso batekin. Ekimen horretan parte hartu gura dutenek Bermeoko liburutegian eman beharko dute izena eta doakoa da.
Udal liiburutegiko arduradunek azaldu legez, “gurasoek bere seme-alabekin bizipenak elkarbanatzeko baliabideak aurkituko dituzte: soinu jolasen, jolas lirikoen edota antzerkien bitartez, beste teknika batzuen artean”. Hala, horien bitartez, afektibitatea, psikomotrizitatea, estimulazio goiztiarra eta harremanak landuko dituztela diote.
Egun bakoitzean jarduera eta gai desbardinak jorratuko dituzte. Gurasoei, bibliografia eta etxean lantzeko jarraibideak emango dizkiete hala gura izanez gero.