Nazioartean, urriaren 2an ospatzen den Hegaztien Mundu Mmailako Egunaren harira antolatu du lehiaketa Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Lehiaketaren gai orokorra
Hegaztien Mundua izango da eta parte hartzaileek aurkeztu beharreko argazkiak, aurreko ediziotan Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko antolatu duen jarduera desberdinetakoa izan daiteke, hegaztien biziraupenak duen garrantzia irudikatzen duten argazkiak edota hegaztiek jasaten dituzten inpaktu desberdinak irudikatzen dituztenak.
Iazko lehiaketako argazki irabazlea
Jakinarazi dutenez, edozein lagunek parte har dezake lehiaketan, hau da, adin talde guztiei zuzendutako lehiaketa da. Argazkiak urriaren 11a baino lehen bidali beharko dira partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora
Hegaztien koloreak izenburupean.
Argazkiari atxikita azalpen txikia emoten duen 20 berba baino gutxiagoko testu bat bidali beharko dute eta parte hartzailearekin harremanetan ipintzeko beharrezkoak diren datuak ere.
Argazki irabazlearen egileak hurrengo daria jasoko du: bi irteera itsasontziz Zetazeoak 10etan ekimenean kostaldeko hegaztiak eta zetazeoak ikuskatzeko eta 50 eurotan baloratutako Eusko Labeleko produktuz osatutako saskia.
Saridunaren izen-abizenak Euskadiko Biodibertsitate Zentroko webgunean (
www.torremadariaga.org) jakinaraziko dutela azaldu dute.