Morgako Oñarte auzoa
Morgako I. Argazki Lehiaketan parte hartu gura duenak urriaren 1etik 31ra bitartean bidali beharko ditu lanak.
Morgako bazterrak da gaia, eta parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahalko ditu. Irudiak digitala izan beharko du, eta ez du ezelako apaindura edo aldaketarik eduki behar.
idazkaritza1@morgakoudala.com helbidera bidali behar dira argazkiak,
Argazki lehiaketa izenburupean eta egilearen datuak eta kontaktua zehaztuz.
Bi sari egongo dira. Bitxia lote bat eta herriko tabernaren batean bi pertsonarentzako hamaiketakoa lortuko ditu irabazleak, eta herriko tabernaren batean bi pertsonarentzako hamaiketakoa bigarren sailkatuak. Jasotako argazkiekin erakusketa bat prestatuko du udalak, eta, gainera, hamabi argazki hautatuko ditu, 2014ko egutegia osatzeko.