Udalak eskaintzen dituen arreta zerbitzuen gida banatu dute
Herritarrek etxeetako buzoietan jaso edo jasoko dute urte birik behin Bermeoko Udalak argitaratzen duen arreta zerbitzuen gida. Hain zuzen, aurtengoa seigarren agiria da. Udalaren arabera, “agiri horren bitartez udalak ahalegina egiten du administrazioa herritarrei hurbiltzeko, zerbitzuak hobetzeko, hartutako konpromisoak bete diren jakinarazteko eta izapideak egiteko bideak ugaritzeko”.
Herritarrek tramitazioak egiteko dituzten bideak edota informazioa jasotzeko dituzten aukerak ezagutu ditzateke zerbitzu agiri horren bitartez. Hala, Berh@z bulegoan, 010 telefonoan, posta elektronikoz zein on-line bidez egin daitezkeen zerbitzu guztiak aurkezten dituzte.
Aurton, aurrekoetan baino informazioa osatuagoa ematen du zerbitzuen agiriak; izan ere, betepen mailaren inguruko datuak agertzen dira eta baita Bermeoko beste erakundeen eta arreta zerbitzuen inguruko informazioa ere. Bestalde, aurten lehenengoz, herritarrek etxean jaso duten zerbitzuen agiriaren eduki guztia udalaren webgunean agertzeaz gain, informazio gehigarria aurki daiteke.