Semaforoa gorriz pasatzean piztuko den radar bat jarriko dute Busturian
Hiriarteko BI-2235 errepideko 40. puntu kilometrikoan jarriko du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak radarra, “trafikoa moteltzeko eta bide segurtasuna hobetzeko”. Bihar jarriko martxan radarra, hilaren 25ean. Ibilgailuren batek semaforoa gorriz pasatzean piztuko da radarra, eta sei argazki digitalez osatutako sekuentzia bat hartuko du. Irudiotan ibilgailuaren atzeko aldea eta semaforoaren egoera ikusi ahalko da, egoera ezberdinetan: ibilgailua egin beharreko geldialdia baino arinago, semaforoa pasatzen eta behin semaforoa pasatuta.
Arau-hausleen inguruko informazioa Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatura bideratuta, espediente zigortzailea ipiniko dute martxan.