El_Txef_A, artxiboko irudian
Urritik maiatzera bitartean izango dira eskolak, eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. Maurik emango du graffity ikastaroa, eta El_Txef_Ak zuzenduta etorriko da DJ ikastaroa. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude biak. Ibilaldia elkarteak zehaztu duenez, Master Class delako eredua jarraituz emango dituzte ikastaroak, hau da, adituek zuzenean ikasleei irakatsita. Hala, “irudiarekin edota soinuarekin jolastuz euren sormena garatzeko aukera izango dute” gazteek.
Ibilgunean eman behar da izena, zapatua orduko. Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da, eta izena ematerakoan bertan ordaindu beharko da.