Gernika-Lumoko Bakearen Museoak
Giza eskubideen aldeko tira erakusketa zabaldu du. Erakusketak 30 komiki bineta inguru batzen ditu. Museoko kideek azaldu dutenez, “gazteei zein helduei zuzendutako erakusketa da”. Ikusgai jarritako lanek giza eskubideak ezagutzeko aukera ematen dute, modu berezi baten. Antolatzaileen ustez, gainera, “erraz” ikusten den erakusketa da. 2014ko martxora arte izango dira ikusgai komiki binetak.
Giza eskubideen aldeko tira erakusketak, 2010ean Fernando Buesa Fundazioak antolatutako nazioarteko txapelketa baten du bere abiapuntua. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 30 artikuluak komiki bineten bitartez islatu behar zituzten parte hartzaileek. Txapelketa horretan 50 herrialdetako 210 lagunek parte hartu zuten. Bidalitako 483 lanetatik hoberenak aukeratu zituzten eta museo birtual bat egin zuten sarean. Museo birtuala
www.fundacionfernandobuesa.com helbidean bisita daiteke.