Jabi Amorrorturen omenezko bizikleta martxa, Aixerrotape Txirrindularitza Taldeak antolatuta. Argazkilaria: Izaro Mendieta
Aixerrotape Txirrindularitza Taldekoek antolatuta, 247 bat lagunek parte hartu zuten Jabi Amorrorturen omenezko martxa zikloturistan zapatuan, eta 100 bat familiak domekan, Martxa txikian. Eguraldia lagun, biak ala biak, Ā«giro onean eta edartoĀ» burutu zituzten. Zapatuko azkarrenak 3 ordu eta 3 minututan burutu zuen martxa. Istripu txiki bat ere izan zen martxan; Ā«baina ez zen ezer gertatuĀ». Martxa bukatuta, Amorrorturi eskainitako irakurketa bat egin zuen taldeak, eta, horren ostean, aurreskua ere dantzatu zioten Lumon San Pedro jaietan zendutako Gernika-Lumoko bizilagunari. Omenaldian, Amorrorturen familiakoak, txirrindulariak, herritarrak, LABeko ordezkariak eta Aixerrotape Txirrindularitza Taldekoak izan ziren, besteak beste.
Domekan elikagai bilketa egin zuen Aixerrotape Txirrindularitza Taldeak. Argazkilaria: Gurutze Gorria.
Domekako martxan parte hartutakoek, bestalde, Gernika-Lumotik Ajangiz alderantz egin zuten bizikleta gainean. Martxan, gainera, hainbat produktu batu zituzten, Gurutze Gorrikoen bitartez, beharrizana dutenen artean banatzeko.