Aurreko urteetan egin moduan, Foruko Kultur Etxeak hainbat ikastaro antolatu ditu 2013-2014 ikasturterako. Beste behin ere, foruarrek eskaintza zabala izango dute. Horietan parte hartu gura dutenek dagoeneko zabalik dute izena emoteko epea; barikua izango da azken eguna.
Ikastaroak, prezioak eta ordutegiak hurrengoak dira:
- Triki: astelehenetan eta martitzenetan 20:00etatik 21:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 25 euro, gainontzekoak 35 euro.
- Perkusioa: eguenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa hileko; erroldatuak 25 euro, gainontzekoak 35 euro.
- Helduentzako jostea: martitzenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 30 euro, gainontzekoak, 40 euro.
- Yoga: astelehenetan eta eguaztenetan 19:00etatik 20:30eara. Prezioa hileko; erroldatuak 33 euro, gainontzekoak 43 euro.
- Pilates: martitzenetan eta eguenetan 19:00etatik 20:00etara. Prezioa hileko; erroldatuak 22 euro, gainontzekoak, 32 euro.
- Rugby hastapena umeentzako: astelehenetan 17:15eatik 18:15eara. Prezioa hileko; erroldatuak 10 euro, gainontzekoak, 20 euro.
- Gozogintza: astelehenetan 18:30eatik 20:30eara (Foruko Muinogorri txokoan). Prezioa hileko; erroldatuak 30 euro, gainontzekoak, 40 euro.