Eskolondo Etxearen inaugurazioa egin dute.
Eskolondo etxearen inaugurazio ekitaldia egin zuten zapatuan eta, bihartik aurrera, liburutegia, gimnasioa, ludoteka eta frontoia erabilgarri izango dituzte herritarrek. Bertako espazioak ezagutuzera emateaz gain, funtzionamenduari buruzko azalpenak ere eman zituzten herritarren aurrean. Hala, jendaurreko ordutegiaz gain, txartel bidezko ordutegia ere izango dute Eskolondoko espazio ezberdinek, eta txartel hori eskatzeko aukera badute herritarrek, dagoeneko.