Bigarren partida ere galduta, dendoraldi hasiera kaskarrari buelta eman ezinik darrai Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Valladolideko (Espainia) Pepe Rojon eduki dute basurdeek asteburuko norgehiagoka, C.R. El Salvador taldearen aurka. Bathco Rugbyren aurkako partidan gertatu legez, aurkaria mendean hartu ezinik ibili ziren gernikarrak, eta 43-29 galduz Valladolideko taldearen aurka.
Gaur gaurkoz, VRAC Quesos Entrepinares da Ohorezko Mailako liderra, 10 punturekin, eta basurdeak taularen azkenean daude, puntu bakarrarekin.
Ohorezko Maila. Sailkapena:
- VRAC Quesos Entrepinares. 10 puntu
- Getxo Artea RT. 9 puntu.
- CR El Salvador. 9 puntu.
- Rugby Atletico de Madrid. 6 puntu.
- CR Complutense Cisneros. 6 puntu.
- AMPO Ordizia RE. 5 puntu.
- Ciencias Fundacion Cajasol. 5 puntu.
- Bathco Rugby. 4 puntu.
- Hernani CRE. 4 puntu.
- UE Santboiana SEAT. 2 puntu.
- Blusens Universidade de Vigo. Puntu 1.
- Bizkaia Gernika RT. Puntu 1.