Txomin Arana
Ereñoko enduro lasterketa amaitzerik ez zuen izan Txomin Aranak. Euskal egutegiko azken proba puntuagarria jokatu zuten domekan, eta zirkuituari hiru buelta eman orduko lasterketa utzi behar izan zuen ereñarrak, arazo mekanikoak tarteko.
Guztira, 126 parte hartzaile batu zituzten Gernika Off Road taldekoek Ereñoko proban. Moto-gidariek «ikuskizun ederra» emon zuten, abilezia erakustaldia emanez motor gainean.
Euskal Koparako proba puntuagarriei dagokienez, Borja Nieto (Nagusiak 1), Marcos Beraza (Junior 1), Iker Villanueva (Nagusiak 2), Ibon Beitia (Junior 2) eta Alberto Macias (Beteranoa) izan ziren irabazleak. Afizionatu mailako lasterketa, bestalde, Antonio Reyk irabazi zuen.