Granada bat aurkitu dute Gernika-Lumoko trasteleku batean
Mestikabaso kaleko 6. atariko trasteleku batean aurkitu zuten granada, atzo arratsaldean eta Ertzaintzak erretiratu zuen. Segurtasun Sailak zehaztu duenez, norbanako batek deitu zuen 18:30 aldera, barriki hartutako etxebizitzaren trastelekuan aurkitutakoaz ohartarazten. Ertzaintzako artezilarien unitatea bertaratu zen granada erretiratzera. Granadaren jatorria zehazteko ikerketa abiarazi du Ertzaintzak.