![Gernika-Lumoko Bakearen Museoa](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/09/edificio-que-alberga-300x199.jpg)
Gernika-Lumoko Bakearen Museoa
Bakearen Nazioarteko Eguna da zapatua, eta, urtero legez, Bakearen Museoa bisitatu nahi duenak ez du sarrerarik ordaindu behar izango. 10:00etatik 19:00etara joan daitezke bisitariak. Gainera, 13:00etan doako bisita gidatua eskainiko du Gernika-Lumoko museoak.
Egun bat arinago ere izango da ekitaldirik. Izan ere, Zine-Klub elkartearekin eta kultur etxearekin batera, zine emanaldi bat antolatu du Bakearen Museoak. Hain zuzen, gaur, 20:30ean, Joshua Oppenheimer zuzendariaren The Act of Killing filma proiektatuko dute Lizeo Antzokian. Emanaldi hori ere doakoa izango da.