Sukarrietako frontoia
Domekarako antolatu du Sukarrietako Udalak topaketa, hilaren 22rako. 11:00etatik 13:30era jokatuko dituzte partidak, herriko frontoian. Zortzi ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute topaketan, Busturialdeko lau ikastetxeetako ikasleek eta Bizkaiko beste lautakoek. Hain zuzen, Bermeoko, Busturiko, Gautegiz Arteagako, Gernika-Lumoko, Iurretako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Munitibarko ikastetxeetako ordezkariak izango dira Sukarrietan.
Frontoi barriztuan jokatu ahal izango dute, gainera, eskola-umeek. Izan ere, Sukarrietako Udalak aurten amaitu ditu pilotalekua birmoldatzeko lanak. Instalazioak barriztu ditu, euskal kulturara egokitutako itxura emanez. Hain zuzen be, hormigoizko horma bat eraiki du frontiseko harrizko plakaren euskarri bezala. Bestalde, frontisaren gainaldeko harria desmuntatu eta gainaldeko horma berri bat egin diotea.