Aurtengo Elantxobeko Bazterrak argazki lehiaketak baditu saridunak: Joseba Altamira, Itsaso Zameza eta Izaskun Arriaga izan dira, hain zuzen ere, lehenengo, bigarren eta hirugarren saria jaso dutenak, hurrenez hurren. Udaletik azaldu dutenez, aurten parte hartzaileen kopuruak gora egin du; izan ere, 2011n 15 lagunek parte hartu zuten, 2012an 30 pertsonek eta aurten, barriz, 41 herritarrek. Hala, aurten 175 argazki baino gehiago jaso ditu udalak, eta horiek guztiak herriko tabernetan jarri dituzte ikusgai. Aipatu hiru irabazleek dagozkien saria jasoko dute, baina gainontzekoak ere sarituko dituzte, beren argazkiak datorren urteko egutegian jarrita.
Lehenengo saria: Joseba Altamira
Bigarren saria: Itsaso Zameza
Hirugarren saria: Izaskun Arriaga