Bizkaia Gernika errugbi taldeak domekan jokatuko du Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia. Hain zuzen, El Salvadorren kontra neurtuko dituzte indarrak bertokoek, Valladolideko (Gaztela Leon; Espainia) Pepe Rojo zelaian. 12:00etan hasiko da norgehiagoka.
Basurdeek lan zaila daukate aurretik, ligako lehen jardunaldiko hutseguteak albo batera utzi ezean. Izan ere, defentsan bigunegi jokatu zuten bertokoek estreineko neurketan. Aste barruan gogor entrenatu ostean, Gaztela Leonen itxura hobea ematea espero du Bizkaia Gernikak.
El Salvadorrek, bestalde, garaipenagaz hasi zuen liga. Ampo Ordiziaren kontra nagusitu ziren ordiziarren etxean. Hala, aurkari gogorra izango da talde espainiarra.