Ariatzatik Bizkargiko Santa Kurtzera 33 minutu baino azkarrago
Zapatuan lasterketa berezi bat jokatuko dute Muxikako Ariatza auzoan. Parte hartzaileen helburua auzotik Bizkargiko Santa Kurtze baselizara 33 minutu baino gutxiagotan heltzea izango da. Izan ere, hori da Zirilo Lopezek duela 45 urte inguru ezarri zuen marka. Gertaera bizi izan zutenek kontatzen dutenez, “zaldia baino lehenago” heltzea lortu zuen Lopezek.
Lehen parte hartzailea 11:00etan hasiko da korrika. Ondoren, banan-banan aterako dira gainontzeko korrikalariak, hiru minuturo. Lasterketan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra korrikalariek ordularirik ez eramatea da.
Saragia kultur elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Lopezek erabilitako bidea errespetatzen ahalegindu dira. Hala ere, zenbait egokitzapen egin behar izan dituzte, zonaldea asko aldatu baita