![Irudian, artzandobi arrunta. Argazkia: Urdaibai Bird Center](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/09/ARTZANDOBI_ARRUNTA-1-300x203.jpg)
Irudian, artzandobi arrunta. Argazkia: Urdaibai Bird Center
Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, euren ikerketen emaitzak eta ondorio nagusiak azalduko dituzte master tesia Urdaibain egin duten ikasleek. Zehaztu dutenez, “Urdaibain artzandobi arruntaren (
Lanius collurioren) ugal-arrakasta mugatzen duten faktorrei buruz eta Urdaibaiko paduretan uroilanda handiak (
Rallus aquaticusek) duen banaketa espazialari buruz ariko dira” ikasleak. Gautegiz Arteagako zentroan bertan izango dira aurkezpenak, eguenean, hilak 19, 19:00etan. Gazteleraz izango dira aurkezpenak, eta sarrera librea eta doakoa izango da.