Ikasturte barrirako ikastaroak aurkeztu dituzte bertoko herriek
Ikasturte barriagaz, ikastaro bakarriak ere badakartzate Busturialdeko herriek. Busturian, Ibarrangelun eta Muxikan, esaterako, orotariko ekintzak egiteko aukera eskainiko dute: hala nola, jostura, ingelesa, dantzak, yoga, eskulanak, pilates eta beste hainbat.
Busturiko ikastaroak urriko lehenengo astean hasiko dituzte; beraz, horietan izena eman nahi duenak Altamiran kokatuta dagoen kultur etxera edota udaletxera bertara jo beharko du, irailaren 25a baino lehen.
Argazkilaritza ikastaroa, Ibarrangelun
Ibarrangeluko ikastaroetan izena emateko epea bukatuta dagoen arren, argazkilaritza ikastaroan emon daiteke orandik izena kultur etxera bertaratuta; horretarako azken eguna irailak 25a da. Hain zuzen, irailaren 26an eta urriaren 5ean, 12an eta 19an emango dute aipatu ikastaroa, 11:00etatik 13:00etara.
Muxikako Udalak eskaintzen dituen ikastaroetan ere izena emateko aukera du dagoeneko herritarrak. Hain zuzen, hilaren 27a du azken eguna eta horretarako, Zubietaerrota eraikinera jo beharko du, edota telefono hauetara deitu: 645 00 66 63 edo 94 625 79 42.
Busturia
Eskulanak.
Josketa.
Mantentze gimnasia.
Hirugarren adinerako gimnasia.
Hirugarren adinerako burua martxan.
Yoga.
Euskera.
Ibarrangelu
Euskal dantza. Barikuetan. Matrikula:10 euro.
Hizkuntza musikala. Sei urtetik aurrerakoentzat. Matrikula: 10 euro.
Trikitixa. Eguenetan. Matrikula: 20 euro.
Gitarra. Martitzenetan. Matrikula: 20 euro.
Panderoa. Eguenetan. Matrikula: 10 euro.
Pianoa.
Ingelesa. Umeak eta helduak. Matrikula: 10 euro.
Eskupilota eta pala. 6 urtetik aurrera. Matrikula: 10 euro.
Pilates. Matrikula: 20 euro.
Mantenimendu gimnasia. Matrikula: 20 euro.
Yoga. Matrikula: 20 euro.
Tai-chi.
Muxika
Pilates. Urritik maiatzera, astelehen eta eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara, edo eguazten eta barikuetan, 11:00etatik 12:00etara. Prezioa: 20 euro.
Dantza modernoa. Urritik maiatzera, astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 20 euro.
Yoga. Urritik maiatzera, martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:00etara. Prezioa: 20 euro.
Oinarrizko interneta. Urriaren 7tik 11ra, 16:00etatik 18:00etara eta urriaren 14tik 18ra 11:00etatik 13:00etara. Doan, KZgunean.
Poda. Azaroan, arratsaldez, eguna eta ordua zehaztu gabe.
Argazkilaritza (Photoshop). Urritik azarora, 18:00etatik 20:00etara, Ariatzako eskolan. Prezioa: 25 euro.
Automakillajea. Urriaren 11n eta 18an eta azaroaren 8an, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 15 euro.
Oinarrizko sukaldaritza. AUrritik azarora, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, Ibarruriko txokoan. Prezioa: 25 euro.
Eskulanak. Urritik maiatzera, barikuetan, 18:00etatik 20:00etara, Ariatzako eskolan. Prezioa: 20 euro.
Jostura. Urritik abendura, eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 20 euro.
Pintura eta marrazketa umeentzat. Urritik maiatzera, barikuetan 16:30etik 17:45era (7 urtetik gorakoentzat), eta martitzenetan, 16:30etik 17:45era (4 urtetik 6 urtera bitartekoentzat). Prezioa: 15 euro.
Ingelesa. Urritik maiatzera, astelehen eta eguaztenetan, 17:00etatik 18:00etara (5-8 urte) eta 18:00etatik 19:00etara (9-12 urte).