Hitzaldi bat emango dute Muxikan, umeen ohiko arazoak identifikatzen ikasteko
Muxikako Kolakaine elkarteak antolatuta, bihar eta etzi ume gazteak dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldi bat emango dute Zubieta Errota eraikinean. Gazteek haurtzaroan daukaten arazoak identifikatzen ikasiko dute bildutakoek. Besteak beste “arreta falta eta hiperaktibitatea” izango dituzte berbagai. Bihar zein etzi, 18:30ean emango diote hasiera berbaldiari.
Hizlariak Begoña Enbeita irakaslea eta Xabier Txakartegi pediatra izango dira. Enbeitak hezkuntza arlotik aztertuko ditu gazteek daukaten ohiko arazoak, eta Txakartegik, berriz, osasun arlotik. Antolatzaileek diotenez, hitzaldi aberasgarria izan daiteke “hezitzaileentzat eta irakasleentzat” ere.