Bizkaia Gernika Rugby taldeak Valladoliden (Espainia) dauka Ohorezko Mailako bigarren jardunaldiko partida, domekan. C.R. El Salvador izango du aurrez aurre, eta zaleen babesean jokatze aldera, Valladolidera joateko autobusa antolatu du. Basurde Rugby Tabernan eman behar da izena, eta 15 eurokoa da prezioa. “Etor zaitez animatzera!”, esan dute basurdeek.
Lehenengo jardunaldian ez dute zorte onik izan gernikarrek. Izan ere, etxean jokatu arren, ez zuten Bathco Rugby taldea mendean hartzerik lortu. Kantabriako (Espainia) taldea nagusitu zen, 21-36.