‘Dantzaldi Ibiltaria’ Bilbon
Aiko dantza taldeak 2013-2014 ikasturteko
Dantzaldi Ibiltaria ekimena aurkeztuko du Gernika-Lumoko Astra eraikinean, bihar. Aurkezpen tailerra 19:00etan hasiko da, eta dantza eginez gozatu gura duten guztiei zuzenduta dago.
Aurkezpen tailerra gaur egingo dute, baina ikastaroa urritik ekainera bitartean emango du dantza taldeak. Horretarako, interesatuek izena emon beharko dute
www.aikotaldea.com helbidean. 150 euro ordaindu behar dira urte osoko ikastaroan parte hartzeko.
Aikok bi ikastaro mota emango ditu. Hasiberrientzako ikastaro bat, eta oinarrizko ezagupenak dituztenentzako beste bat.