Berrantolaketa eginda
Bermeoko Udaleko Zerbitzu sailetik adierazi dutenez, batetik, Askatasun Bideko enparantza horretan zeuden edukiontziak kendu egin dituzte, eta, bestetik, zebra-bidea margotu dute, oinezkoak hobeto ibil daitezen eta ibilgailuek gune horretan aparkatu ez dezaten. Modu horretan, enparantza libre utzi dute, eta, gainera, erdian zegoen lorategia ere berreskuratu dute.
Autoek lorategiaren inguruan aparkatu ez dezaten, inguruan marra horia margotu dute, aparkatzea debekatuta dagoela argi geratzeko. Zerbitzu sailekoen arduradunen esanetan, «egin dugun berrantolaketaren bitartez, bertan bizi diren bizilagunentzako zein gainontzeko herritarrenko egoera hobetu da». Orain arte, autoek edozein lekutan aparkatzen baitzuten.
Bestalde, Zarragoitxi auzoko egoera eta itxura hobetu asmoz, hainbat horma txukundu eta margotu dituztela jakinarazi dute.