Kultur Exeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Ibarrangeluko Udalak
Ibarrangeluko Udalak kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du, eta horretarako azken eguna hilaren 16a dela jakinarazi du. Dantza, ingelesa, musika instrumentuak, eskupilota eta pala, yoga eta beste hainbat ikastaro izango ditu aukeran herritarrak. Gainera, lau egunetako iraupena izango duen argazkilaritza ikastaroa ere eskainiko dute larunbat goizetan.
Ikastaroak
Euskal dantza. Barikuetan. Matrikula:10 euro.
Hizkuntza musikala. 6 urtetik aurrera. Matrikula: 10 euro.
Trikitixa. Eguenetan. Matrikula: 20 euro.
Gitarra. Martitzenetan. Matrikula: 20 euro.
Panderoa. Eguenetan. Matrikula: 10 euro.
Pianoa.
Ingelesa. Umeak eta helduak. Matrikula: 10 euro.
Eskupilota eta pala. 6 urtetik aurrera. Matrikula: 10 euro.
Pilates. Matrikula: 20 euro.
Mantenimendu gimnasia. Matrikula: 20 euro.
Yoga. Matrikula: 20 euro.
Tai-chi.