Jardueren programa berezi hori, hain zuzen ere, urriaren 1etik 3ra bitartean eskainiko dutela adierazi dute Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentrotik. Ekintza berezi horietan, Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrerako ikasleek parte har dezakete. Jakinarazi dutenez, egun bakoitzean 30 ikasle inguruk parte har dezakete eta hiru orduko programa izango da, 10:00etatik 13:00etara.
Hegazti gabeko mundu bat irudikatzen duzu? lelopean ospatzen den Hegaztien Nazioarteko Eguneko ekintza berezietan parte hartu gura duten ikastetxeek dagoeneko zabalik dute izena emateko epea; 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu, edo partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora idatzi beharko dute. Erreserbak egiterako orduan, jasotzen dituzten deien ordena errespetatuko dutela azaldu dute.
Ordutegia:
- 10:00-11:00. Urdaibaiko hegazti migratzaileak bisita gidatua Euskadiko BIodibertsitate Zentrotik.
- 11:00-11:30. Hamaiketakoa.
- 11:30-13:00. Habi-kutxak egin, kokatu eta era egokian zaintzeko tailerra.