Brittany Miller (baloia eskuetan) iaz jokatutako partida baten
Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak Brittany Miller estatubatuarra fitxatu du. Miller-ena taldearen bosgarren fitxaketa izan da, eta azkena izango dela jakinarazi du Mario Lopez entrenatzaileak. Estatubatuarrak pibot postuan jokatzen du, eta barneko jokoa sendotzeko ardura izango du. 1,90 metrogaz, jokalari garaia da Miller. Hortaz defentsan zein erasoan lan ona egin dezakela arreikusten du entrenatzaile gernikarrak.
AEBetako jokalariak Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailan jokatu zuen, iaz. Hain zuzen, Bembibre taldeagaz aritu zen, liga hamargarren postuan amaituz. Partidako hamazazpi minutu jokatu zituen, zortzi puntu sartuz. Ferrolgo (Galiza) taldeagaz Bigarren Mailan jokatu zuen urtean, baina, hamazazpi puntu sartu zituen eta hamar errebote hartu zituen partidako. Hala, taldearentzat jokalari garrantzitsua izatea espero du Lopezek.