Surflarietako bat, Lagan
Ogoñope Surf Taldeko kideentzat txapelketa berezia izan da aurtengoa; izan ere, Lagako surf txapelketak 25 urte bete ditu aurton. Jakinarazi dutenez, eskualdeko 73 surflarik parte hartu dute txapelketan, eta aurton barritasun bat izan du, domekan taldeen arteko surf txapelketa egin baitzuten.
Zapatukoa ohiko txapelketa izan zen eta «oso ondo» joan zela azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, zenbaitetan txapelketa «aspergarria» izaten dela eta, «batez ere olatuak onak ez direnean», aurton, domekan, taldekako txapelketa ere egin zuten. Lau laguneko taldeetan banatu ziren eta «momentu dibertigarriak» bizi zituztela aipatu dute, «surf taula ezberdinak frogatzeko aukera ere izan genuen». Lagako surf txapelketaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten taldekako proba horrek izan zuen arrakasta ikusita, datozen urteetan ere horrekin jarraitzeko asmoa agertu dute.
Aurtengo parte hartzearekin «pozik» agertu dira antolatzaileak, «arrakastatsua» izan zen; hain zuzen ere, 73 suflarik parte hartu zuten. Zapatuan zein domekan hondartzan sortutako giroa ere nabarmendu dute, «eskualdeko surf txapelketako egunean, Lagan beti sortzen da giro polita; kuxkuxero asko hurbiltzen dira».
25. urteurreneko ospakizunen ostean, Ogoñope surf taldea indarberrituta dagoela aipatu dute taldeko kideek.
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
-
-
Argazkilaria: Xabier Lauzirika
Sailkapena:
SURF OPEN
- DIEGO BORCHERS
- KERMAN GONZALO
- MIKEL ITURBE
SURF OPEN NESKAK
- INES GOITIA
- AINARA
LONGBOARD OPEN
- JOKIN ETXEBARRIA
- EDER CORRES
- JON OLAIZOLA
BODYBOARD OPEN
- JULIO MORENO
- XABIER LAUZIRIKA
- OIER LAKA / IÑIGO GARCIA
OPEN TEAM
- GORKA CORRES / IÑAKI GONZALEZ / ALVARO VEGA / ENEKO CEPEDA
SURF SUB 18
- ASIER WOLSCHRIJN
- ANTTON MUJIKA
- MARKEL SUSTATXA
SURF SUB 18 NESKAK
- ANGELA BORCHERS
- INES BORCHERS
- MAIALEN
SURF SUB 14
- BORJA ETXANO
- JON HERMOSA
- ASIER CID / DIEGO BLANCO
BODYBOARD SUB 14
- BEÑAT FERNANDEZ
- LANDER LARRUZEA