Makailao jana egin zuten barikuan, Ariatzan.
Ariatzan (Muxika) eta Bizkaiganen (Errigoitin) Santa Kurtze jaiak ospatzen ari dira egunotan. Domekan batu ziren, esaterako, Bizkaiganen, santakurtzeak ospatzeko; bertan, aurreko urteetan legez, ardi txakur txapelketa jokatu zuten, eta denen artean, Jose Urien abadiñotarrak eta Bizkai bere txakurrak irabazi zuten. Txapelketaz gain, meza, bertsolariak eta musikariak eta herri bazkaria ere izan ziren. Ariatzan, berriz, makailao jana egin zuten barikuan, eta herri bazkaria eta briska txapelketa zapatuan, besteak beste. Ariatzako jaiak, gainera, ez dira bukatu, eta asteburu honetan izango dute jarraipena; hala, paella jaiaz, Mexikoko gauaz, dantzez eta Bizkargira igoeraz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste, Muxikara bertaratzen direnek.