Espainiako armadako soldaduak, Ajangizko Mendieta auzoan
Urtero udazkenarekin batera iritsi ohi dira Espainiako armadako soldaduak Euskal Herrira maniobra militarrak egitera, eta, besteak beste, sarri ikusi dituzte Busturialdeko herrietan ere. Gaur, adibidez, Ajangizko Mendieta auzoan ikusi dituzte soldaduak. Hango bizilagunek zehaztu dutenez, oinez iritsi dira auzo horretara, eta kamioi batean eta kotxe batean joan dira ondoren.