Bakearen Museoa
Urteko azken hilabeteetan sartuta, datozen aste eta hilabeteetarako aurreikusitako jardueren berri eman du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Zehaztu duenez, domeka izango da
Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak erakusketa ikusteko azken eguna, irailaren 24tik aurrera Fernando Buesa Fundazioak antolatutako
Giza eskubideen aldeko tira izenekoa hartuko baitu.
Urtero legez, bestalde, Bakearen Nazioarteko Eguna gogoan izateko jarduerak antolatu ditu museoak. Hala, irailaren 20an
The act of killing filma proiektatuko du Lizeo Antzokian, 20:30ean, Zine Klub elkartearekin elkarlanean. Hilaren 21ean, bakearen egunean, museora sartzeko ez da sarrerarik ordaindu behar izango, eta, gainera, doako bisita gidatua eskainiko dute, 13:00etan. Irailaren 24tik 27ra bitartean, talde eta eskolentzako bisita gidatu bereziak antolatu ditu Bakearen Museoak, 36ko gerrako babeslekua bertatik bertara ezagutarazteko.
Aurten ere umeentzako eta familientzako tailerra eskainiko ditu Gernika-Lumoko museoak, eta abenduaren 10ean bat egingo du giza eskubideen nazioarteko egunarekin.